XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzurungo hondartzan konponketa batzuren beharra

Igor URANGA

Jubilatu talde batek adierazi digunez hondartzaren eskuinaldean aurkitzen diren eskilarak konpontzea komeni da.

Eskilara hauek arroketara joateko erabiltzen dira, denborarekin eta itsaso txarra dela medio nahiko arriskutsuak bihurtu direlarik, batez adin dexenteko jendea hortik joaten denean.

Itzurungo aldapa igo eta berehala lur ondoratze bat gertatu da Zelaia aldera joateko bidetik behera, hemen ere konponketa txiki bat behar delarik.

Egurrezko pretila kentzea

Jubilatu talde horrek Julio Beobide ibiltokian dagoen egurrezko pretila kentzeko komenientzia ere adierazi dute.

Pretil hau aintzinean kendu egiten zen, gaur egun funtzionatzen ez duten Aizpurua, Egaña eta Aperribai untzigintzetako barkuen botadura egin ahal izateko.

Orain da garaia pretil hau kendu eta gainerako ibiltoki guztian zehar bezala, pretil berbera egiteko inguru horietan egiten ari diren obrak aprobetxatuz.